
orexa » Kultur Hamabostaldiko ekitaldien baitan, taloak egiten jarri ziren atzo orexarrak. Artirina, ura eta gatza hartu, hauekin masa egin eta astintzen hasi ziren, garai batean etxekoandre askok egiten zuten bezala. Baina, hau bakarrik jateko lehorra geratzen denez, honi laguntzeko, txistorra, hirugiharrea, eta txokolatea izan zituzten, barrura sartzen laguntzeko. Adin guztietako orexarrek ikasi zuten beraz atzo, taloak nola egiten eta jaten diren. Ekitaldiekin jarraituz, gaur XX. Uitzi-Orexa ibilaldia izango da goizean. Ondoren, 14:00ak aldera, herri bazkaria, trikitilariek alaituta. e. ezeiza
Deialdiak
Txuleta Festarako erreserbak
TOLOSA, - 2008-11-01
Ikastaroak
Lorezaintzako proiektuak diseinatu, egin eta aurkeztea
ZIZURKIL, - 2008-10-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.