
Ortzadarraren goikaldera iritsi da Orexako Hamabostaldi Kulturala 2007. Aurtengo jardunaldiek ordea, iraupenean soilik izango dute maldan beherakoa. Igo eta atzean utzitako bideari begiratuz gero, ortziko zubian ikus daitezkeen adina kolore janzteko aukera izan da Orexako kultur ekitaldi ezberdinetan. Horren erakusle, artzai eta segaren inguruko hitzaldiak, talo egitea, afari-merienda, ibilaldia eta Niko Etxarten Rock and Rolla izan dira. Herri afaria eta Irlanda
Bi eguneko atsedenaldiaren ondoren, Kultur Hamabostaldia antzerkiaren eskutik itzuliko da. Bihar, Henry Bengoa Inventarium antzerki-lana ikusteko aukera egongo da 22:30ean. Etzi berriz, haurrek Inaxitoren Ametsak zeintzuk diren jakiteko aukera izango dute 16:30ean. Ondoren merienda egingo dute. Azaroaren 2an, ostiralean, Apaizac Obeto ikus-entzunezkoa aurkeztuko du Jon Maia bertsolari eta espediziokideak 21:30ean. Azken egunean, hau da, hilaren 3an, Irlandar ukituko gauaz gozatuko dute Orexan biltzen direnek. Lehenik, 21:00etan, herri afari irlandarra ospatuko dute. Turlach taldearen emanaldiaz alaiturik. Aipatu behar da, talde honek musika irlandarra jotzen duela. Azkenik, gaua eta goizaldea lotuko ditu DJ Bull-ek bere emanaldiarekin. Bull-en ispirazioak emango dio beraz amaiera aurtengo Orexako Hamabostaldi Kulturalari.
Ekitaldi hauek, ordea, oinak lurrean dituenak soilik antolatu ditzake, izerdia eskatzen baitu lan horrek. Herritarrek beraz, zerutiar koloreak lurrera jeitsi dituzte eta hemendik aurrerakoan ere, Orexa bertan burutuko dituzte euskal kulturarekin loturiko ekitaldiak.
Erakusketak
'Errusiarako leihoa'
TOLOSA, Aranburu Jauregi - 2008-11-29
Deialdiak
Txuleta Festarako erreserbak
TOLOSA, - 2008-11-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.