
Gaur hasiko diren jaiei ongietorria egin diete mendi ibilaldiarekin
Orexa ðð Gaur oilarraren jaitsierarekin festei hasiera emango diete; 21:00etan, sardina jatea eta bukatzeko karaokea izango dira.
NEREA URBIZU
Orexako jaiak gaur hasiko dira, eta oilarraren jaitsiera arduratuko da horretaz. Aurretik jai giroa ere izan dute orexarrek, hirugarren urtez mendi ibilaldia egin baitzuten atzo eta 40 bat lagunek parte hartu zuten bertan.
Plazatik atera eta Nafarroa alderako mugak ezagutu zituzten bertaratutakoek, Juanito Beristain, Joxe Malkorra eta Agerreren laguntzari eta jakinduriari esker. Herritar batek zioen moduan, «monumentua merezi dute, lan asko egiten baitute herriarengatik, adibidez, garbiketak». Ondoren, hamaiketakoa izan zuten tabernaren kanpoaldean denek eta eguzkiaz goxatu ahal izan zuten. Haiek giroa jartzeaz ere arduratu ziren.
Gazte jende gehiago
Hirugarren urtea da mugen ibilaldia egiten dutena, baina urtero diferentea izaten da: batzuetan Lizartza aldera egiten baitute. Aurten, Begorteko bordatik aurrera egin zuten, Akullutegitik pasata eta Kartolarkaitzera iristeko. Orunbe, Sukundi, Mutriku eta Iradi ere bisitatu zituzten. Kareobiak ere ikusi zituzten gazteenek.
«Aurten iaz baino jende gehiago animatu da, gero eta gehiago dator». Horretan, hiru herritarrek adierazi bezala, «hamaiketakoak izan du ere bere garrantzia. Gainera, gazte asko etorri da, eta hauek hastea da inportantea».
Ezin dira Txino eta Juanillo aipatu gabe gelditu, Egiakoak izanik urtero datozelako duela 12 urte inguru eta «herritarrentzat baratzuri zopa prestatzen dute».
Kilometroen postua bihar
Bihar udaletxeko arkupean Kilometroak 2008ko postua izango da, 12:00etatik aurrera.
Gaur, festei hasiera emateko oilarraren jaitsiera 20:00etan izango dute, elizatik udaletxerako bidea eginez. Ondoren, sardina jatea izango da, eta baita kale antzerkia ere. 01:00etan, Karaokea antolatu dute. Baliteke Juanito, Joxe eta Agerre bera ere bertan kantatzen azaltzea. Batek daki... Hori ikusteko han azaldu egin behar.
Deialdiak
Lizardiko eskopetarien afaria
TOLOSA, - 2008-11-15
Deialdiak
BECera autobusak Euskararen Egunean
TOLOSA, - 2008-11-15
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.