
Orexako jaien baitan, txistu soinua, musika, apustuak eta goitiberak
ERREDAKZIOA
Gaur, Santa Kruz Eguna izanik, Orexako festetako egunik handiena izango dute goizetik hasita. Oilarraren jaitsierak iragarri zituen festak atzo gauean, eta bi egun dauzkate aurretik orexarrek.
Gaur 12:00etan herriko txistulariek diana egingo dute, eta ondoren herriko auzoen artean apustua izango da. Aurtengo berritasunen artean goitiberen txapelketa izango da eta hauek arratsaldean, 18:00etatik aurrera abiatuko dira aldapa behera. 21:00ak aldera afarian herritarrak elkartu egingo dira, ondoren erromeriaz gozatzeko. Elortza eta Iñaki trikitilariak daude horretan, musikan. DJ Bull ere ez da faltako.
Baratzuri zopa eta kalejira izango dira gehien irauten dutenentzat. Orduan ere musika izango da.
Bihar, arratsalde alaia
Festei amaiera emateko 18:00etan herri kirolak antolatu dituzte aizkolari eta harri-jasotzaileekin. Bukatzeko, sagardo dastaketa eta bertsolariak izango dira.
Antzerkia
Titirijai 2008
TOLOSA, - 2008-11-29
Ikastaroak
Lorezaintzako proiektuak diseinatu, egin eta aurkeztea
ZIZURKIL, - 2008-10-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.