Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Orexa
2008ko abenduak 2, Asteartea

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-07-17 | 11:15:38

Aparkalekuena, benetan lotsagarria

tolosar bat

Ikusi dut atal honetan behin baino gehiagotan aparkalekuei buruz hitz egiten dela. Honekin ondorioztatzen dut herritarrei asko arduratzen digun asuntua dela. Baina badirudi ez dela ezertxoere egin, Udalak belarriak itxi eta ez entzunarena egiten duela. Benetan egoera zein lotsagarria den ikusteko Araba etorbideko (inguruan bizi naiz ni) argazki bat atera det ikusteko zeinen hutsa dagoen aparkalekua. Merezi al du lau xoxa horien truke bizilagun guztien hasarrea eragitea? Nik argi daukat erantzuna. Orain bueltaka ibili behar det kotxea ezin aparkatu. Ea behingoz onartzen dezuen ez zela erabaki egokia izan aparkaleku hau OTA jartzea (40 tarte libre...). Benetan Tolosan ez al ditugu nahiko zerga ordaintzen. Ez da ba merkea... Lehengoan zaborren zega etorri zitzaidan: 66 euro. Iazkoa gordeta nuen eta hura begiratzera joan nintzen. Kontxo, 60 eurokoa zen. Urtebetean 6 euro gehiago, %10eko igoera. Nere soldata, ordea, ez da hainbeste igo, ezta gutxiago ere. Nola ateratzen dituzte kontuak Udaletik? Zirkulazio zerga ere ez da nola nahikoa... Gipuzkoako herri garestienetarikoa omen da Tolosa. Eta hau ikusten ez dit harritzen! Ta gainera OTArekin diru gehiago atera nahi. Nahikoa da!

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Tolosaldeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.