
2008-07-24 | 17:58:20
Zorionak Tolosako neska arraunlariei!
Tolosar bat
Atzo arratsaldean telebista ikustean, arraunaren inguruko albiste bat entzun nuen. Bertan Gipuzkoako nesken traineruen txapelketaz ari ziren eta izugarrizko poza eman zidan irudi haiek ikusteak. Arrauna beti gizonezkoen kiroltzat ikusia izan da (tamalez) baina bistan dago gauzak aldatuz doazela eta gaur egungo neskak gero eta indartsuagoak direla. Dirudienez, Tolosakoak hirugarren geratu ziren, eta esan daiteke ez dela emaitza ona. Baina berdin dio. Kontua hor aritzea da eta gainera, lehen urtea izateko, nahikoa ari dira egiten. Hemendik, zorionak eman nahi dizkiet neska horiei. Tolosa bezalako herri batentzat izugarrizkoa baita horrelako talde bat izatea. Kontuan hartuta gainera, ez dela kostan dagoen hiri bat. Horregatik, oraingoan hirugarren egin baduzue ere, ziur nago hurrengoan lehen postuan geratuko zaretela. Animo eta muxu bat, eta segi horrela.
Eli | 2008-09-03
ARRAZOIA DU!! Kriston kantera martxan jarri eta kanpoan indarrez azaldu behar duenean horiz?? Kasta txikikok garela diru! Kontu hau zabalduko dut, bai horixe!
Tolosar horia ez dena | 2008-09-03
Pozez gainezka nago tolosaldeak trainerua izan eta Kontxan jokatzeko aukera izateagatik. Gure neskak ikustea joango garelakoan nago baina traineru horia bultzatzeak ez dit grazirik egiten. Horia al da Klubeko kolorea? Horia al da Tolosaldeko kolorea? Ondo da inguru honetan oriotarren zaletasuna izatea , baina morroitza?? Morea edo arroxa margotuta egongo balitz ez al liazke esamesak izango? Tolosaldea eskualde nahiko aberatsa da eta mesedez, pintura pote bat erosteko patrozinatzailea egongo ote da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Tolosaldeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.