
2008-07-24 | 18:22:27
Ibarrako sega apustua
Julian
Ibarran orain dela aste batzuk sega apustua jokatu zen. Egualdi txarra egin zuen, baina herritar eta inguruko batzuk bertan bildu ginen. Lau segalari, bi taldetan, gogor aritu ziren 30 minutuko lanean. Gogor edo ahaleginean behintzat. Ondoren dozena bat biltzaile irten ziren belarra bildu eta pisatzeko. Gizon emakumeen artean giro polita jarri zuten. Edu eta Amaia izan ziren irabazleak eurei zorionak eman nahi dizkiet. Orohar lau segalariak zoriondu nahi ditut jarri zuten giroagatik. Beste bi segalarien izenak ez dazkit baina berdin zoriondu nahi nituzte. Asko ikasteko duten arren ongi moldatu zirelako.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Tolosaldeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.